XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrela jokatuz, ene ustez, alegiazko urrats bat baizik ez dugu egiten aurreruntz; eta berezko irakurreraren bidez ikasi duten neure haurrengan ohartu dudanez, urrats hori dirudien baino kaxkarragoa da.

Balik ez du ikaspide guztiz orokor eta osorik jarraitu.

Haren ikasien jabekuntzan, hiru maila izan dira.

Lehenengoa orokorra izan da benetan; eta honetan ezagunak zituen hitzen, eta pratikan erabil zitzakean esaldien grafismoez eta idazki-itxurez jabetu da.

Bigarren mailan, osakuntza egikorrean barrena abiatu da, benetako eraikieran.

Alegia, hitzen eta esaldien fonetika-ikurretatik abiaturik, bere-bereak zituen tekniken arabera (gero eta hobeak gainera) ariketa osatzaile edo eraikitzaile bat erabili du: elementoetatik irten, eta hitzaren sintesi biziraino iritsi.

Hirugarren mailan, ezagutza eta irakurketa orokor eta osora bihurtu da berriro: irakurtzean ez du hitza asmatzen elementoak edo hizkiak ilaran eta elkarren ondotik banan-banan aletuz eta ikertuz.

Hitza ulertzen ez duenean joka lezake horrela; hots, irakurtzen saiatzea alferrik litzakean kasoetan hain zuzen.

Irakurrerak, ahozko bilakatu aurretik luzaroan ideia-begizko izana, bide bakar batetik jotzen du: izkribuaren hitzak orokorki eta osoki ezagutzetik; eta hauxe da irakurkera orokorraren kakoa.

Ez dago, beraz, moda batetik bestera itsu-itsuan lerratzeko batere beharrik.

Itxurek, bestalde, ez dute konda.

Hitzek zer adierazten duten haurrak ez badaki; bere bizian itsatsirik ez badaduzka; (...).